XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, inbutura olioa iritxi baiño len ontzia jiratzearekin, Jesukristok ogiak eta arraiak bezela, Karmelok olioa ugaritu zuan. Orra gure milagroa.

Bazkaltzerako garaiz kargatu ta jarri giñan.

Nik kontuak ere prestatu nituan.

Sigûenza`n artu bear genduan arraia palta zan.

Egin genituan gastu guziak sartu, ondo gaiñera peztaren bat geiagorekin, da onuntzean Alzamán'en tabakoa, zigarroak, kajetilla esaten zitzaiona, berrogei pakete artu.

Madrill inguruan ez baizegoan.

Zortzina zakur aundi balio zuten.

Gastu guzia, aparia, gaua, bazkaria, Burgosko aparia, gaua, gosaria, tabakoa, amarretakoa xerrak jan genituan, bazkaria eta gero arraia Sigûenza'koa sartu ta ala ere lau billete osoak eta bi ogei duroko ta pezta batzuk eman nizkion Letxugari.

Bazkaldu ta lenbailen aldegin genduan.

Iritxi giñanean, kamioia ustutzen utzi ta ofizinara joan nintzan Letxuga brigadarengana.

Eman nizkion kontuak eta diruak, eta begira jarri zitzaidan, da: -Cómo es posible? Te habrás equivocado- esan zidan. - No creo.

Ondoren esan nion nola bidoiak aundiagoak ziran da zer tranpa egiten zuan Karmelok.

- ¿Dónde habré estado? ¿Qué me habrá hecho a mí ese tipo?- esan zidan.

Da zorionak emanez agurtu niñun.

Guk ainbeste gastatu ta ala ere eskerrak eman eziñez.

Zer egin ote zion ari Perdigón'ek?.